XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren ager-aldia (Kanpotik mintzo bat).

Jese: Hantxekoa da, Aminadabekin dena.

(Samuel, Jese eta haren semeak sartzen dira).

Samuel: (Besoak Dabid-en ganat luzatuak).

Hau da! Hau da! Ez dio Jainkoak itxurari behatzen, bainan bai bihotz barneari.

Hau mutiko garbi ederra!.

(Erregetzeko olio saindua ixurtzen dio bururat, Jese eta zazpi semeak harriturik daudela).

Israelgo erregetzat hautatzen zaitu Jaun Zerukoak.

Dabid: (burua eskuetan): Jauna! zer izanen da nere geroa? Zer gertakarietan barna, iragan beharko dut, egiazki erregetu arte?.

Samuel: Jauna duzu artzain.

Kantariek: Jauna dut artzain... (S.22).